Tlfs. 978 849970 - 686
110069
136 páginas
Imajina dezagun egoera; pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak,
erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez
desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan
zirenengan –¡Habla en cristiano!–; pentsatu gainera hogeita hamar urte
luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan –nork erre zuen
Gernika?–; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako
beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko
eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo
antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela. Biblian dauden lerro
batzuk etortzen zaizkit gogora: «Euli hilek lurringilearen olioa
kutsatzen eta kirasten duten bezala…».